XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antxoa.

- Arrain otzaretan zidar urtua lez erionga.

(Italiarrak, antxoa gazitua lantegietan erostera etorten diranean, asko begiratzen dabe zidartsua dan (egunekoa ete dan) edo ta egunetakua, euren esanetan ofuscada.

Beste ikuspegi bat: Ondarru itxasoagaz gorputz eta arima izakeraduna da.

Besigu ta atun tatoakaz azi ta loditu ninduen....

Eta beste arrain mota bat: Euri arraiña, zer?.

Gogoratu len ain sarri errira etortzen ziran galiziar txorrotzaileak.

Areik ziran euri arraiñak.

Tolla.

- Tollanak emon.

Kristonak emon, esaten da leku askotan.

Emen tollanak.

Tolla arrain sailla da iltzeko eta origaitik jo bear izaten dalako.

Aitz-arraiña.

- Aitzeko arraiña.

Arraiñak bere usaiña dauka.

Arrain sunda, diño Txomin`ek.

Arrain saltzailleak: Antxiña astodunak, errietara astoetan arraiña eroaten ebenak egoten ziralako.

Arraiñak amua bear dau: Amoan ipinten daben jakiagaz bakarrik ez da jausiko.

Eta arrantzan patroiak bear izaten dira, Txomin`ek sarri atzekua deitzen dautso: atzekuak eskuak besapean berotzen zitun bitartean....

Arrantzan ontziak be bearrezko dira.

Eta sarri atoian ibili bear, beste batek lotuta ekarri bear, ezbearren bategaitik.

Txomin abadea zan eta ba dakiz orrelako berbak eleiztarrekaz erabiltzen: Atoian legez eleizara... gure arrantzaleak gorrira baizen azkar eztira joaten txarteletara, eleizako ezkillatxoak dilin dilin luzarokoan ibiliarren.

Or dagoz bestetan ontziak, txalopak, killaz gora tirabira eginda.

Txomiñek azpikoz gora esaten dau.

Eta danok dakigu txalopen azpiak ondo garbitzeak garrantzi aundia eukiten dauala.

Atunetara baiño len azpiak ondo garbitu....

Esakera ori erabiltzen da baita be gizonak, aragikeriz, andrazkoen etxetara joaten diranean: Azpiak garbitzera joan dira.

Eta mariñela arrua da edo ez?.

Txomin`ek arrotasuna nun egon leiken adieraztean au diño: Oial barri ederrekaz euren gorputza apaindurik daroenen biotzean legez bizi da arrotasuna txapel zar koipez da ezkata edo eskamaz betetakoaren azpian....

Artalakatza.

- Sareak erabilten dabenan kortxoei, Txomin`ek artalakatza deitzen dautse.

Baga (Olatua).

Txomiñek maite dau berba au.

Azkue`k olatu sakon, andiari emoten dautsa izen onen nortasuna.

Ola profunda diño berak.

Kresalan onelakoak irakurten dira: Baga ta olatuen orruak....

Baga zuri....

Etxeak aiñako baga zuri sendoen artetik....

Baga ausarditsuak ataraten dituan balde, tosta, panel, toldo...

Baga batek burutik bera kendu euskun txalupa esku artetik.

Baga indartsuen gaiñean, gora ta bera, barrukoen bildurrez....

Baga indartsuak arkaitz gogorrekaz burruka bizian....

Balea.

- Balea baiño adoretsuago....

Balia baizen indartsua, erramulari errimea.

Baltz.

- Berba garratza da arrantzalien esaeretan.

Negu baltza, ipar baltza....

Betondo baltza ipiñi ekatxari....

Bitsa.

- Bitsa dariola.

Bitsezko ari zuri luze biurri bat itxiaz.

Arrantzaleak sarri erabilten dabe berba au arrokeri orde: Arek lagaten daben bitsa...!.